2018(e)ko ekainaren 3(a), igandea

ANAWIN PROIEKTUAREN 5.ASTEA

Pentsatu izan neban moduan pasadan astean, etxean nik bukatu behar izan dot kartulina!!! Nire taldekoek ez deutse emoten behar daben garrantzia lan hauei, alper batzuk direz.  Niri ez jata iruditu talde lana egin dogunik ze danok egin beharrezko gauza bat beti nik ekarri behar dot etxera eta neuk bakarrik bukatu. Azkanean, taldeko lana izan arren besteak ezin dabela esaten dabe eta nik neuk amaitu behar dot. Ez da bidezkoa!! Nik ere azterketa asterako ikasi behar dot eta arduratuta nago denporarekin.Gai hori alde batera utzita, gaur egin doguna azalduko deutsuet. Gaur, Qr kodigoak sortzen bukatu dogu eta piramidea erdixka amaitu dogu. Erdixka burutu dogu eta horrek esan nahi dau lehen azaldu dodan moduan neuk eraman behar dodala. Bakoitzak esango dabena sakabanatu dogu gure artean. Saio honetan ikasi dot nor dan arduratsua eta nor ez, nork nahi daben egin lan txukun bat eta nork bertan-behera utzi nahi dabena. Gaur ez da egunik onena izan, ez dogu ezer ikasi baina gauza asko egin doguz txarto, garrantzitsuena talde lanik ez da egon. Taldeko batek Qr kodigoa egin eta beste biak piramidea margozten. Ez dogu amaitu. Kartulina ere neuk eraman neban etxera eta bertan bakarrik egin neban: informazioa topatu, planifikatu nola egin, argazkian inprimatu, dena idatzi... Datorren asterako ez daukagu ezer egiteke aurkezpena egin behar dogulako. .IƱork ez dau bere burua aurkeztu lana etxera eramateko eta neuk eroan dot eta lan guztia egin behar izan dot etxean: piramidea amaitu margozten, piramidean dauden pertsonen irudiak interneten topatu, ebaki, jarri... Gainera informazioa ikasi eta gogoratzen deutsuet ni ere azterketa asterako prestatzen ari nazala!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina