2018(e)ko ekainaren 3(a), igandea

ANAWIN PROIEKTUAREN 4.ASTEA

Gaurko egunean, Kq-k esan deusku proiektuaren ahozkoa datorren asteko martitzenean izango dala. Gaur, Qr kodigo bat sortu dogu, horren ostean, kartulinaren erdia eta piramidearen solairuak moztu doguz. Qr kodigoa Anderrek sortu dau berak ordenagailuekaz gaitasuna daukolako baina  Qr kodigoa sortzen ari zan bitartean besteoi erakutsi deusku zelan egiten dan kodigo hori. Beste biak piramidea mozten ari ziren bitartean Ander eta ni kartulina egiten ari ginen. Justo 10 minutu faltatzen zirenean gure taldeak esango daben pertearen banaketa egin dau. Oraingoan danok lan egin dogu ez da inor aparte egon. Pasadan astean lanik ez ebanak egin oraingoan bere betebeharra ondo egin dau. Nire ustez, astiroegi lan egiten dogu eta nire bildurrik handiena sasoiz ez amaitzea da, horrek eragingo dau norbaitek etxean amaitu behar izango dabela, kontixu, ni neu.  Egiteke dagozen gauzen artean kartulina guztiz amaitzea eta piramidea margoztea gehi osatzea da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina