2018(e)ko otsailaren 25(a), igandea

EXTRA, EXTRA PROIEKTUAREN 2. ASTEA

Martitzenean:

Gaur, ebanjelarien sinboloak aurkitu doguz eta ostean, bederatzi albiste idatzi. Ekintza honen ondorioz, bakoitzak bere txandak errespetatzen badogu, gaur egin dogun bezalaxe proiektua ondo atara daikegu aurrera!!! Denok interesa adierazi dogunez proiektua azkarrago irten da. egun honetan hain ondo lan egin dogunez alkarregaz, zaila izango da horren beste lortzea beste egunetan. Gure hurrengo pausua albisteei gorputza idaztea izango da.


Euguenean:

Gaur, albiste baten gorputza idatzi dogu. Gero "drive"-en aurkezpena egiten hasi gara, lehenengotan oso gatxa iruditu jaku baina gero poliki-poliki ikasi dogu nola egin, alkarreri txilio egin barik. Oso pozik egon gara denon artean ikasten. Nire ustez pazientzi gehiago euki behar genuke, batzutan arinegi amaitu nahi doguz lanak ondo egin barik. Amak esten daben moduan "arin eta ondo usoak hegan". Gure datorren asteko lana, beste ablisten gorputza idaztea izango da.

2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea

EXTRA, EXTRA PROIEKTUAREN HASIERA

Proiektu hau, ebanjelioari buruzkoa da, hau da, zelan idazten zuten  ebanjelariek, nortzuk ziren ebanjelariak ( Mt, Lk, Mk, Jn ), ebanjelarien ezaugarrien azalpena, Q iturria azaldu, Jesusen mezua... Rolak honako hauek dira: koordinatzailea, ikustatzailea, antolatzailea eta bozeramailea. Rolak, gure ezaugarriak kontuan hartuta, banatu doguz: Ilargi - antolatzailea, Nahia - koordinatzailea, Igor - ikustatzailea eta ni - bozeramailea. Aste hau kontuan ez hartuta, gutxi gorabehera 15 ordu daukaguz proiektuan lan egiteko. Nire taldea eta ni irrikitan gaude proiektuarekin hasteko!!


Extra, extra proiektuaren lehen astea:

Saio honetan, batez ere, proiektuaren azalpena entzuten egon gara; jakiteko zer egin behar genduan. Saioan, rolak banatu doguz bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta. Ordu honetan, bakoitzaren indarguneak ezagutu doguz. Ondo egun doguna bakoitzaren rolak banatzea euren nolakotasunak kontuan hartuta izan da. Datorren egunean, ebanjelarien sinboloak eta euren ezaugarrien informazioa aurkitzeko  daukagu.