2018(e)ko otsailaren 25(a), igandea

EXTRA, EXTRA PROIEKTUAREN 2. ASTEA

Martitzenean:

Gaur, ebanjelarien sinboloak aurkitu doguz eta ostean, bederatzi albiste idatzi. Ekintza honen ondorioz, bakoitzak bere txandak errespetatzen badogu, gaur egin dogun bezalaxe proiektua ondo atara daikegu aurrera!!! Denok interesa adierazi dogunez proiektua azkarrago irten da. egun honetan hain ondo lan egin dogunez alkarregaz, zaila izango da horren beste lortzea beste egunetan. Gure hurrengo pausua albisteei gorputza idaztea izango da.


Euguenean:

Gaur, albiste baten gorputza idatzi dogu. Gero "drive"-en aurkezpena egiten hasi gara, lehenengotan oso gatxa iruditu jaku baina gero poliki-poliki ikasi dogu nola egin, alkarreri txilio egin barik. Oso pozik egon gara denon artean ikasten. Nire ustez pazientzi gehiago euki behar genuke, batzutan arinegi amaitu nahi doguz lanak ondo egin barik. Amak esten daben moduan "arin eta ondo usoak hegan". Gure datorren asteko lana, beste ablisten gorputza idaztea izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina