2018(e)ko urtarrilaren 14(a), igandea

JESUSEN IKAS PASAIA

Proiektuaren hasiera:

Jesusen mind-mapa eta bere bizitzaren komikia egin ondoren proiektu hau sortu zan jolas bat bezala. Jolas honetan, lau ibilbide dagoz, ibilbide bakoitzean lau galdera inguru dagoz. Guztien erantzuna aurkitu ostean, izar batera iriste gara, hau lortuta bukaerara heldu eta jokoa irabazi. Gure taldean, lau lagun gaude:  Igor, Ilargi, Nahia R. eta neu. Lan guztia denon artean egin dogu, batek galderak botatzen ebazan eta beste guztiok saiatu erantzuten 

Lehen astean:

Lehen iblbidea, hasi genuenean trabatuta gelditu ginen, ez genduzelako erantzunak topatzen liburuan, horrek dena atzeratu eban. Klaseko beste taldeak ibilbidea amaituta eukien, gometsa irabazita, ordea, gu ezin bukatuta. Oso frustragarria izan zan guretzako!!! Beste ibilbide batean ekitea pentsatu genduan. Baina zer gertatuko ote zan?? Bukatu bezain laister, txirrinak jo eban eta jatera joan ginen.  Uste dot egin genuen gauzarik onena beste bide baten ekitea izan zan trabatu ondoren, ez bagenuen hori egin agian oraindik galdera haren erantzuna aurkitzen egongo ginateke. Nire iritziz talde lana hobetu beharko genuke: lauron artean topatu beharko gendukez erantzunak, batzutan taldeko lagun bat galduta egon daeta lan honek denon lana behar dau. Espero dot, lagun hau datorren asteko saiorako bizkortzea eta behar dogun laguntza ematea, amaitzeko asko faltatzen jakulako ( bi ibilbideren erantzunak aurkitzea eta galdera bat ere ).

  

Bigarren astea:

Orokorrean, fedback ona euki dogu; lehen ibilbidea, gatxa iruditu jakun horregaitik, beste ibilbide batera pasatu ginen, baina azkenean oso denbora laburrean dena amaitu gendun. Ikasi dodana, trabatuta zaudenean aurrera egin ahal dala ezin zara blokeatuta gelditu, beti aurrera jo behar dozu.zailena iruditu jatana, gure antolaketa izan da; ordu bat  igaro gendun ibilbide ziztrin bat egiteko eta beste hiru ordu hurrengo hirurak eta izarra amaitzeko. Nik, talde lana obetuko nuke; nire ustez, talde lana garrantsitzuena da jolas mota hauetan. Denok honda bardinean egon behar gara, ez alboko taldeekin hitz egiten. Pentsatu arren, gaizki egimgo gendula, azkenera heldu ginen arazo barik eta sasoz. Lan honetatik, ikasi dotena, blokeatuta egon arren gogor etsi egin behar dala.