2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

EXTRA, EXTRA PROIEKTUAREN FEDBACK-A

Hau, gure proiektuaren azken eguna izan da. Gaur, nire taldeak eta beste hainbatek ahozkoa egin dabe. Gure aurkezpeneko fedback-a hau izan da: gehiago koordinatu behar garela, momentu batzuetan ikusi dogu koordinazio hori baina beste batzuetan ez; informazioa kontuan hartuta, hainbat atalean eduki dogu zerbait txarto, adibidez: Qiturrian informazioa faltan eta ebanjelariaren informazioa gu ebanjelariek bagina moduan azaldu behar zala baina guk hori ez dogu egin. 
Proiektu honi esker pazientzia euki behar dala ikasi dot, zeren eta, taldeko batek zerbait txarto egiten badau nik pazientzia oso azkar galtzen dot eta  batzutan haserretu ere. Azkanean dana ondo atera da ahozkoa ere. Nire ustez zailena proiektu honetan talde lana izan da. Beste portfolioetan esandako moduan, bik proiektuaren zati bat egiten eben eta beste biak, informazioa ordenagailura pasatzen eben. Hori, Kq-nek esaten daben moduan, ez da talde lana. Hasieran talde lana egin genduan baina dana zailago jarri zanean talde lana ez egitea erabaki gendun oso estu gengozelako denborarkin. 
Nik, hobetuko nebana proiektu honetan taldea da, ez jat asko gustatu nire taldea, azkanean nik pentsetan nebana gertatu dalako. Nahiak eta nik bukatu behar izan dogu ahozkoa, besteak  ez ebelako ezer egiten. Gainera, hasieratik hasi behar izan gendun, dana txarto egoalako, egin behar izan zan moduan ez gendulako egin.

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

EXTRA, EXTRA PROIEKTUEREN 5.ASTEA

Saio hau, Aste Santua ta geroko  astea da. Aste Santuan, oporretan,  albisteak eta ebanjelarien informazio guztia berridatzi izan behar gendun Nahiak eta nik, beste biak  ez zutelako egin nahi.  Beraientzat egindakoa ondo bait zegoen bain baita Nahiak eta nik ez genduan berdina uste, zentzugabekeri asko egoalako. Saio honetan, Q iturria idazten eta argazkiak ipinten bukatu dogu. Bakarrik saio honetan ondo egin dogu lan zeren eta besteetan, bik egiten eben euren partea eta beste biak ordenagailura pasetan eben informazioa. Datorren astean, proiektuaren ahozkoa daukagu. Etxean, Jesusen mezua eta spot musikala egin beharko dogu.

EXTRA, EXTRA PROIEKTUAREN 4. ASTEA

Gaur, saio honetan, albiste guztiak bukatu doguz eta ebanjelari guztien informazioa jarri dogu powerpointean. Nire eta Nahiaren ustez powerpointean daukaguna txarto dago baina Igorren eta Ilargiren ustez ondo. Orain powerpointean daukaguna hau da: ebanjelarien informazioa eta horren azpian albiste bat, baina hori ez da egin beharrekoa, baizik eta beste hau: ebanjelarien informazioa albiste batean jarrita.Arazoak daukaguz ados egoten, alde batetik Nahiak eta nik ikuspuntu bardinak daukaguz lana egitekoan, eta beste aldetik , Ilargi eta Igor ados egoten dira beraien artean. Hobetu behar doguna talde honetan, talde lana da eta alkarrekin akordio batera heltzea. Datorren asterako, kantak asmatzeko eta Q iturriaren albistea jartzeko zain gaude.