2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

EXTRA, EXTRA PROIEKTUAREN FEDBACK-A

Hau, gure proiektuaren azken eguna izan da. Gaur, nire taldeak eta beste hainbatek ahozkoa egin dabe. Gure aurkezpeneko fedback-a hau izan da: gehiago koordinatu behar garela, momentu batzuetan ikusi dogu koordinazio hori baina beste batzuetan ez; informazioa kontuan hartuta, hainbat atalean eduki dogu zerbait txarto, adibidez: Qiturrian informazioa faltan eta ebanjelariaren informazioa gu ebanjelariek bagina moduan azaldu behar zala baina guk hori ez dogu egin. 
Proiektu honi esker pazientzia euki behar dala ikasi dot, zeren eta, taldeko batek zerbait txarto egiten badau nik pazientzia oso azkar galtzen dot eta  batzutan haserretu ere. Azkanean dana ondo atera da ahozkoa ere. Nire ustez zailena proiektu honetan talde lana izan da. Beste portfolioetan esandako moduan, bik proiektuaren zati bat egiten eben eta beste biak, informazioa ordenagailura pasatzen eben. Hori, Kq-nek esaten daben moduan, ez da talde lana. Hasieran talde lana egin genduan baina dana zailago jarri zanean talde lana ez egitea erabaki gendun oso estu gengozelako denborarkin. 
Nik, hobetuko nebana proiektu honetan taldea da, ez jat asko gustatu nire taldea, azkanean nik pentsetan nebana gertatu dalako. Nahiak eta nik bukatu behar izan dogu ahozkoa, besteak  ez ebelako ezer egiten. Gainera, hasieratik hasi behar izan gendun, dana txarto egoalako, egin behar izan zan moduan ez gendulako egin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina