2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

ANAWIN PROIEKTUAREN 3. ASTEA

Gaurko eguna arraroa izan da zeren eta, batzuk alkarrizketa baten antzerako zerbait euki dabe otoiztegiari buruz. Martitzenean ez gendun klaserik euki greba eguna izan zalako. Gaur ,kartulinan eta folioetan ipiniko doguzan gauzak antolatu doguz. Hori egin ostean, QR kodigoa sortu dogu eta han, haibat bideo eta argazki jarriko doguz. Gaur oso pozik nago, danok alkarrekin batera lan egin dogulako, horrek oso giro polita sortu dau gure artean. Ez dogu eztabaidarik euki gure artean hori dala eta, uste dot  oso ondo jokatu dogula. Datorren martitzenean, antolatu dogun kartulinan, informazioa jarri beharko dogu

ANAWIN PROIEKTUAREN 2. ASTEA

Saioan zehar, proiektuari buruzko informazioa aurkitu dogu. Uste dot, saio honetan ikasi dodan gauzarik garratzitsuena denok batera lan egin behar dogula dala, norbaitek ez badau bere lanari ekiten proiektu guztiak porrot egingo dau. Bakoitzak bere zatia ez badau egiten albokoak lan gehiago egin behar dau eta horrela hasarreak eta giro desatsegina sortu leikez. Denok konturatu behar gara giro lagunkoia behar dogula gure artean, alkarreri lagunduta. Taldeko batek ez dau bere atala bete eta beste guztiok bukatu dogu bere partea. Gaur parkatu egin deutsagu. Uste dot txarto egin doguna, bere atala amaitzea izan dala ezer esan barik. Hurrengo baten argi ta garbi esango deutsagu bere eginkizuna zein dan. Datorren egunerako informazinoa antolatu beharko dogu kartulinan asteburuan edo hurrengo saioan garbira pasatzeko.

ANAWIN PROIEKTUAREN HASIERA

Proiektu honeri Anawin deritzo, proiektu hau Jesusen garaiko gizarteari buruz hitz egingo deusku. Gaurko egunean, Kq - k proiektua zelan izango dan azaldu deusku beste proiektuaren diana bukatzen gendun bitartean. Proiektu honetan, Jesusen garaiko gizarteko piramide bat egin beharko dogu 3-Dn. Taldekideak hauek gara: Ander De La Puente, Ruben Bermejo, Aitor Montesinos eta ni. Bakoitzak, proiektu hau aurrera eramateko  bere rola dauka eta hauek dira: Anderrena, ikuskatzailea; Rubenena, antolatzailea; Aitorrena, bozeramailea; eta nirea , koordinatzailea. Proiektua egiteko gaurko eguna kontuan hartu barik lau aste izango dira eta ondoren,  proiektuaren ahozkoa egin beharko dogu.