2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

ANAWIN PROIEKTUAREN 2. ASTEA

Saioan zehar, proiektuari buruzko informazioa aurkitu dogu. Uste dot, saio honetan ikasi dodan gauzarik garratzitsuena denok batera lan egin behar dogula dala, norbaitek ez badau bere lanari ekiten proiektu guztiak porrot egingo dau. Bakoitzak bere zatia ez badau egiten albokoak lan gehiago egin behar dau eta horrela hasarreak eta giro desatsegina sortu leikez. Denok konturatu behar gara giro lagunkoia behar dogula gure artean, alkarreri lagunduta. Taldeko batek ez dau bere atala bete eta beste guztiok bukatu dogu bere partea. Gaur parkatu egin deutsagu. Uste dot txarto egin doguna, bere atala amaitzea izan dala ezer esan barik. Hurrengo baten argi ta garbi esango deutsagu bere eginkizuna zein dan. Datorren egunerako informazinoa antolatu beharko dogu kartulinan asteburuan edo hurrengo saioan garbira pasatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina