2018(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

ANAWIN PROIEKTUAREN FEDBACK-A

Bua!!! Nik proiektu guztia egin dot baina dana, hitzez hitz. Egia da, Rubenek eta Aitorrek piramidea moztu eta forma emon eutsiela baina nik erlijioko proiektu guztia etxera eraman neban!!! Talde lana izan arren oso denbora gitxi eman eben proiekturako. Hainbat lan izan da,  momentu baten ere ez dabe esan eurak eroango ebela edo ta asteburuan batera gelditzeko lauron artean amaitzeko. Famili guztia paperak mozten jarri dodaz. Gai hau alde batera utzita, gaur egin doguna azalduko deutsuet: gaur proiektuaren ahozkoa egin dogu. Kq-k esan deusku zoragarri gelditu dala posterra, piramidea eta ondorioarena. Berarentzat, zatirik negatiboena talde lana ez egotea izan da. Anderrek Qr kodigoak egin dauz, Rubenek pramidea moztu, Aitorrek piramidea mozten lagundu eta nik kartulina, konklusioa eta piramiden agertzen diren pertsonak moztu eta kartulinan jarri nebazan eta gurasoen laguntzagaz personen izenak orratsakaz jarri. Hainbat gauza esan deuskuez proiektuari buruz, adibidez nik informazio larregi esan dodala eta taldekideak ez dabela ezer esan, baina nolatan esango eben ezer ez badabe lagundu egiten? Nik poster guztia egin nebalez, esan netsen beraiek ondorioarena egiteko. Badakizu zein izan zen erantzuna? "ez dakigu nola egin", neuk bez baina zeozer atara neban. Nik proiektu honetan, ikasi dodana izan da ezer egin barik nota ona ahal dozula hartu, beste batek zure lana egiten dabelako. Zaila izan da aste honeten egitea , azterketa astea gainean eukita. Nik nire taldean langileak diren pertsonak behar dodaz holan denon artean ataratzen dogu proiektua aurrera eta ez dago giro txarrik gure artean. Ez jataraz liskarrak gustatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina